XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XLIX IKASKIZUNA

VI eta VII Sakramentua: Apaizgintza; Ezkontza.

*481. G. Zertarako da Apaizgintza deritzan Sakramentua? E. Elizako zaitzaleak, Apaiz, Diakono ta Subdiakonoak igurtzi ta artarakotzeko, da Apaizgintza deritzan Sakramentua.

482. G. Elizako zaitzalleai begirapen eta lotsa izan bear al zaie? E. Bai jauna, Elizako zaitzalleai begirapen eta lotsa berezia izan bear zaie, Apaizai, batez ere.

483. G. Zergatik izan bear zaie lotsa ta begirune berezia Apaizai ta Elizgizonai? E. Jaungoikoaren ondasun-zaiak eta Jesukristoren oñordekoak diralako, izan bear zaie lotsa ta begirune berezia Apaizai ta Elizgizonai.

*484. G. Zertarako da Ezkontza deritzan Sakramentua? E. Ezkontzeko, ta ezkonduai, elkarrekin pakean bizi-ta seme alabak zerurako azi ditzaten, Jaungoikoaren laguntzak emateko, da Ezkontza deritzan Sakramentua.

485. G. Eta zer bear da Sakramentu au ondo artzeko? E. Sakramentu au artzean oben astuna egingo ez bada, bearrezkoa da ezkongaiak Jaungoikoaren grazian izatea.

486. G. Eta oben astunean dagonak zer egin bear du Sakramentu au bear bezela artzeko? E. Oben astunean dagonak Ezkontza bear bezela artzeko, aitorketa on baten bitartez Jaungoikoaren grazian jarri bear du.

487. G. Matrimonio civil deritzan ori kristauen artean Sakramentua al da? E. Matrimonio civil deritzan ori kristauen artean ez ezkontza ta ez Sakramentu, sasi ezkontza zatar bat baizik ez da.

488. G. Egin al dezakete kristau katolikuak Matrimonio civil deritzan olakorik?.